Covid19 | Datuak egunez egun

Kutsatuen kopurua Euskadin haziz doan bitartean, eskualdeko egoera egonkorra da

Aiurri 2020ko mar. 22a, 15:13

IƱigo Urkullu Lehendakariak parte hartu du, bideokonferentzia bidez, Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak Covid-19 koronabirusak sortutako egoerari buruz hitz egiteko deitu duen erkidegoetako presidenteen bileran.

Euskadin 372 COVID-19 kasu berri erregistratu dira azken 24 orduetan. Osakidetzak emandako datuen arabera, kutsatutakoak 2.097 dira guztira eta horietatik 812 ospitalizatuta daude. Sendatutako pertsonak, berriz, 40 dira.

Andoain: 4 | Amasa-Villabona: 3. 
Urnieta: 2 | Asteasu: 1 | Zizurkil: 1.
Aduna: 0 | Larraul: 0.

Kutsatuen kasuei dagokienez, hauxe da banaketa lurraldez lurralde:

  • Gipuzkoa: 325, 111 ospitalizatuta.
  • Araba: 912, 326 ospitalizatuta.
  • Bizkaia: 860, 375 ospitalizatuta.

Osakidetzak gaur eman dituen datuen arabera, 12 hildako gehiago zenbatu ziren atzokoan. Guztira, 97 pertsona hil dira dagoeneko Euskadin.

 

Probak

“Guztira, koronabirusa detektatzeko 6.220 proba egin dira Euskadin. Horrek esan nahi du Eusakdin milioi biztanleko batez beste 2.842 proba egin direla”.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!