Koronabirusa

Abregotarren erronka

Aiurri 2020ko mar. 25a, 16:42

Tasio, Amaiur eta Eneko anai-arrebak hiru dira, eta hiruren irudimena oso handia da! Bideo-muntaia ederra egin dute, hasiera batean etxekoentzat soilik zena. Bada, bideo-muntaia zabaltzera animatu dira eta ikusleei erronka bota diete: "Anima zaitezte zuek ere antzeko bideoak egitera!"

Bideoa egitera animatzen direnek andoain@aiurri.eus e-postara bidal dezakete bideoa. Karga handia hartuz gero, we transfer edo antzeko plataforma erabiltzeko gomendioa zabaldu nahi die erredakzio taldeak.

Animo neska-mutilak!!

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!