Euskal Herriko 15 irratik bat egingo dute bihar hauek duten garrantzia aldarrikatzeko

Manu Etxezortu Euskadi Irratiko esatarria Argz: EITB

Eguerdiko 11:00etan, Euskadi Irratiak, Gazteak, Bizkaia Irratiak, Bilbo Hiria Irratiak, Euskalerria Irratiak, Gure Irratiak, Irulegiko Irratiak, Antxeta irratiak, Xiberoko Botzak, Amikuze Irratiak, Antxeta 2 irratiak,  Beleixe Irratiak, Esan Erran irratiak, Karrape Irratiak eta Aralar Irratiak bat egingo dute Ken Zazpiren "Hel nazazu eskutik" kantua jartzeko.

Egunaren 24 orduak nola bete ezin asmatu gauden honetan, bakardadeari aurre egiteko, irratia aukeratu dute askok. Horregatik, konpainia egitearena irratiaren berezko ezaugarria dela aldarrikatzeko bat egin dute Euskal Herriko hainbat irratik. 

Irratia sortu zenetik izan du helburutzat konpainia egitearena. Eta hori, urtean zehar bistakoa bada ere, nabarmenago geratu da eguna etxean sartuta eman behar dugun egoera honetan. Irratiaren izaera hori aldarrikatzeko, eta isolamenduari aurre egiteko, 15 irratik bat egingo dute ostiral honetan, martxoaren 27an. Euskadi Irratia, Gaztea, Bizkaia Irratia, Bilbo Hiria Irratia, Euskalerria Irratia, Gure Irratia, Irulegiko Irratia, Antxeta irratia, Xiberoko Botza, Amikuze Irratia, Antxeta 2 irratia,  Beleixe Irratia, Esan Erran irratia, Karrape Irratia, Aralar Irratiak bat egingo dute une batez. Eguerdiko 11:00etan, irrati guzti hauetan abesti berbera entzun ahal izango da une berean. Ken Zazpi taldearen kantu bat aukeratu dute, “Hel nazazu eskutik” izenekoa.

Irratia inoiz baino biziago dagoela aldarrikatzeko, eta entzuleak behar duen oro irrati bidez jasoko duela gogorarazteko, irrati hauek ere eskutik heldu, eta Korrikaren inguruan abiatutako auzolanarekin jarraitzeko prest daudela azaldu nahi dute ekimen berri honekin. ‚Äč

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!