Arrakasta handikoa izan da Egunean Behin taldearen sorkuntza. Dozenaka izan gintezkeela aurrikusten zen, baina inondik inora ez 400 izatea. Ezusteko pozgarria izan da, zalantzarik gabe.
Lehia bizian dabiltza lehen postuetan dabiltzan lehiakideak, eta gainerakoak denborapasa atseginean dabiltzala somatzen da.
Martxoak 16-22 astea
Irabazlea 'Beñat' izan da, eta harentzat izango da saria. Gosari bikoitza jasoko du Amasa-Villabonako Amasa kafetegian, hori bai, Koronabirusaren krisia igaro eta gero.
Pasa den asteko lehiaketako azken eguna martxoak 22 zenez, zerrendan 22. partaidearentzat izango da saria. Kasu honetan "Joxemi".
Martxoak 8-15 astea
Irabazlea 'Beñat' izan zen, eta harentzat izango da saria. Gosari bikoitza jasoko du Andoaingo Arruti gozotegian.
Bigarren saria ez dago lehiari zuzenean lotuta, parte hartzeari baizik. Martxoaren 15a 2020. urteko 75. eguna zenez, aste horretan 75. postuan geratu denak irabazi zuen gosaria. "Ugaitz", kasu horretan.