Azken orduetan 27 heriotza berri izan dira. Denera, 109 sendatu direla adierazi du Osakidetzak.
Lurraldeka:
- GIPUZKOAN 805 positibo daude, eta horietatik 228 ospitalizatuta daude. Hildakoak 25.
- BIZKAIAN 2186 lagun daude kutsatuta, eta horietatik 994 ospitalizatuta. Hildakoak 79.
- ARABAN, 1610 kasu zenbatu dira, eta horietatik 343 ospitalizatuta daude. Hildakoak 103.
655 kasu positibo berrien ondoren, COVID-19arekin kutsatutakoak 4.601 dira Euskadin. Horietatik 1.565 EAEn ospitalizatuta daude. 207 lagun dira hildakoak. Orain arte, sendatutako 109 pertsona daude erregistratuta.