Zer egin parte hartzeko? Oso erraza da, astelehenetik aurrera bidali argazkia e-postaz edo whatsappez. Argazkiak jaso ahala, denen bistara jarriko den album batera igoko dira.
Harremanetarako bideak:
- Whatsappa: 619 163 537.
- E-posta: urnieta@aiurri.eus
Zein argazki-mota igo daiteke?
Ekimena Azkoitiko Mintzalagunek eta Azkoitiko AEK-k abiatu zuten, Maxixatzen tokiko hedabidean. Adibide bezala erabili dugun argazkia horkoa da. Antzeko egoerak irudikatzea litzateke, xede nagusia.
- Dibertigarria, atsegina baldin bada, askoz hobe.
- Irudimena erabil daiteke, adibidez, egoerak irudikatzeko (Zeinen ondo gauden Kariben…)
- Bakarka, binaka, familian, objektuak… aukera zabala dago.
- Argazki hutsa izan daiteke edo esaldiz, bertsoz, emojiz edo ikonoz apaindutako irudi-muntaia.
- Ez dira hirugarren pertsonentzat iraingarriak izan daitezkeen irudiak edo irudi-muntaiak argitaratuko.
Non ikus ahal izango dira argazkiak?
- Argazkiak www.aiurri.eus gunera igoko dira, argazki galerien atalean ikusgai egongo den albumean.
- Tarteka, #BertsoVID19 ekimenarekin egin bezala, albumaren berri ematen duen albistea sare sozialen bidez zabalduko da #EtxetikAiurrira traola erabiliz.
Parte-hartzea irekia da
- Anima zaitezte, parte-hartzea irekia da.
- Saria ez da nolanahikoa izango: konfinamendu egoeran elkarrekin une atsegina igarotzea.
- Aiurriko erredakzio taldeak, ahobatez erabakiz gero, argazki bat nabarmendu eta egilea opari gozo eta goxo batekin sarituko du.