Egunean behin Aiurri

Egunean Behin², BERrogeialdiko aste berezia egingo da martxoaren 30etik aurrera

Aiurri 2020ko mar. 27a, 17:58

Igandean amaitzen da Egunean Behinen hirugarren denboraldia. Apirilaren 4an egitekoa zuten finala, Durangoko Plateruenan baina, koronabirusagatik, beste planteamendu bat egin behar izan dute. Aste gehigarri bat abiatuko dute astelehenean, martxoaren 30ean, aste gehigarri eta berezi bat: Egunean Behin² (ber bi, irakurri), BERrogeialdiko astea izenekoa.

Ezaugarri eta berrikuntza hauek izango ditu:

  • Astebetez luzatuko dute: martxoaren 30etik, astelehena, apirilaren 5era, igandea.
  • Egunero partida bat, betiko dinamikak berdin-berdin jarraituko du.
  • Txapelketa egunerokoa izango da, ez astebetekoa. Hau da, sailkapena egunero berrituko da.
  • Asteartetik aurrera zuzeneko partida bat jokatuko dute 19:00etan, bertara sailkatu diren 150 lagunekin.
  • Nor sailkatuko da zuzeneko horretara? Bezperako 50 onenak eta zozketa bidez egokitutako 100 pertsona (bezperan jokatu dutenen artean zozketatuko ditugu 100 plaza hauek).
  • Jakinarazpena bidaliko diegu zuzenekora sailkatu direnei goizean bertan eta Egunean Behinen lehen pantailan ikusiko dute zuzenekora sartzeko botoia.
  • Zuzenekora behin sailkatz gero, ezingo da berriz sailkatu: ahalik eta jende gehienari eman nahi diete aukera zuzenekoan aritzeko.
  • Zuzenekoa Youtube bidez jarraitu ahal izango da, Egunean Behin kanalean.
  • Hiru Damatxoko lagunek hartuko dute parte ekimenean, haiek arduratuko dira emanaldiaz.
  • Aurkezle lanetan nor ibiliko den erabakita dago, baina egunera arte ez da jakinaraziko.
  • Erabiltzaile guztiei jakinarazpena bidaliko zaie finala baino minutu batzuk lehenago, Youtubera sar zaitezen.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!