Covid19 | Datuak egunez egun

535 kasu berri Euskadin, azken ordutan

Aiurri 2020ko mar. 28a, 12:41

“Positiboek gora egiten jarraitzen dute”, adierazi du Nekane Murga Sailburuak. 535 kasu berri daude, eta atzokoan 34 lagun hil ziren. Denera, 1772 daude ospitalean. 5.136 lagun dira Euskadin kutsatu direnak, Osakidetzak emandako datuen arabera. Kutsatuen kopurua antzemateko 12.260 proba egin direla adierazi du, "atzokoan zehazki 1178". Datu positibo modura, 1.023 lagun sendatu direla adierazi du.

Herrika:

Andoain: 17 | Villabona: 14 | Urnieta: 4.

Zizurkil: 4 | Asteasu: 1 | Aduna: 1.

Lurraldeka:

  • GIPUZKOAN 894 positibo daude, eta horietatik 290 ospitalizatuta daude. 
  • BIZKAIAN 2463 lagun daude kutsatuta, eta horietatik 1087 ospitalizatuta.
  • ARABAN, 1779 kasu zenbatu dira, eta horietatik 345 ospitalizatuta daude.

Gaur APP berria aurkeztu dute. 3 helburu ditu APPak:

  • Prebentzioa: “Sare soziala izateko bokazioa du. Gomendioak eta osasunaren inguruko galderak agertuko dira”.
  • Kasu posibleen jarraipena: “Osakidetza modu zuzenago batean helduko da kasu bakoitzara”.
  • Analisia: “Mapa epidemiologia zehatzagoa egiteko baliagarria izango da”.

APPa Osasun Sailak eta Osakidetzak gainbegiratuta izan dela ziurtatu du Nekane Murga Sailburuak.

 

Gaur COVID19EUS APPa aurkeztu dute.

Erlazionatuak

COVID.EUS app berria

Aiurri 2020 mar 28 Eskualdea

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!