Koronabirusa

Funtsezkoa ez den jarduera ekonomikoa geratzea agindu du Sanchezek

Ainhoa Gil 2020ko mar. 28a, 19:37

Funtsezko ez den jarduera ekonomikoa geldiaraziko duela iragarri berri du Pedro Sanchezek. Neurri hori bihar onartuko du Ministroen Kontseiluak eta astelehean jarriko da indarrean.

Astelehenetik hasita, eta apirilaren 9ra arte egongo da indarrean koronabirusari aurre egiteko neurri berria. Presazko agerraldi telematikoa egin du Sanchezek Moncloatik: «Ezohikoa da: funtsezko lanetan aritzen ez diren langile guztiak etxean geratu beharko dira datozen bi asteetan».

Funtsezkoak ez diren jarduera ekonomiko guztiak itxita egongo dira astelehenetik aurrera eta jarduera horietan ari diren langileek, beraz, euren etxeetan geratu beharko dute, apirilaren 9ra arte. Sanchezek iragarri duenez,  langileek ohiko soldata jasoko dute, eta egin gabeko lanorduak geroago egingo dituzte, «mailaka, eta denboran banatuta».

Oraindik zehazteko daude neurri honen xehetasunak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!