Koronabirusa

Leihatilako zerbitzua hainbat gasolindegitan

Aiurri 2020ko mar. 29a, 12:00

Gasolindegietan prebentzio neurriak zorrozten ari dira. Langilegoaren segurtasuna bermatzeko eskularruak eta maskarillez gain, neurri gehigarriak hartu dituzte.

Tolosako norabidean Andoaindik gertu dagoen N1 ondoko gasolindegi berrian (CEPSA) ateak itxita dauzkate, eta leihatilako zerbitzua eskaintzen ari dira.

Tolosako norabidean dagoen N1 ondoko Villabonako gasolindegian norberak bota behar dio gasoila ibilgailuari. Eta denda zabalik zuten, atzora arte behintzat bai, ordainketa egiteko edota produktuen erosketa egiteko. Hori bai, eroslearen eta saltzailearen artean kristalezko xafla bat ipini dute.

Villabona parean ere, baina Andoaingo norabidean, ateak itxita dauzkate, eta leihatilako zerbitzua eskaintzen ari dira.

Andoain-Urnieta mugan dagoen gasolindegian (CEPSA), gasolindegiaren ateak zabalik daude eta herritar asko eguneko lehengaiak eta produktuak erostera hurbiltzen ari dira.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!