Errenta aitorpenaren kanpaina modu telematikoari eutsiko zaio

Jon Ander Ubeda 2020ko mar. 30a, 07:39

Gipuzkoako Foru Ogasunak 2019ko errenta aitorpenaren autolikidazio proposamenak ikusteko prozedura gaur abiarazi du.

Itzuli ala jaso, eta zein diru kopuruan, Zergabidea plataformaren bitartez jakin ahal izango da. Webgunearen datuetarako sarbidea aurreko urteetako bera da: Pertsona bakoitzak bere NAN zenbakia eta iazko errentaren kopurua txertatu behar ditu. Apirilaren 16ra bitarte ikusgai izango da autolikidazio proposamea. Iaz aurkeztutako proposamenen %85,6 onartu ziren.

Eredu mekanizatua

Ogasuneko bulegoetan errenta aitorpena aurkezteko eredu mekanizatua atzeratzea erabaki du Aldundiak, Covid-19 birusak eragin duen egoera normaldu arte. Neurriak Errenta kanpainan aurkezten diren aitorpenen %20ri eragiten dio, gutxi gorabehera.

Zergak

Enpresa txiki eta ertainei erraztasunak emateko konpromisoa agertu da. Gerorapenen muga handituko da eta, honela, aurre egiten nahi zaio finantza merkatuetan edota enpresa txiki eta ertainek jasan ditzaketen likidezia faltari.

Kanpainako datak

  • Apirilak 6-Uztailak 29: Errenta autolikidazio proposamenak onartu ahal izango dira.
  • Apirilak 15-Uztailak 29: Errenta eta ondarearen Internet modalitatearen epea lantzeko aukera.
  • *Errenta mekanizatua: Data zehatzik gabe atzeratu da.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!