Lantegiak ateak ixten, bart gaueko dekretuaz geroztik

Xabier Lasa 2020ko mar. 30a, 14:37

Sapako langileak, joan den urteko azaroan egin zuten greban

Funtsezkoak ez diren jarduera ekonomikoak eteteko dekretua ezarri du Sanchezen gobernuak bart gauean, funtsezkotzat jotzen dituen 25 sektoreen zerrenda osatu ostean. Sapa da dekretuak eragingo dion eskualdeko lantegietako bat.

 

160 langile dituen Sapa zerrenda horretan sartzen ez denez, gaurtik itxita dago. Lantegiko zuzendaritzak langileen ordezkari sindikalekin edukitako bileran, aldi baterako enplegu-erregulazioko espedientea (ERTE) proposatu die, hiru hilabeteko iraupena izango lukeena printzipioz. Hilaren 6a arte daukate adosteko baldintzak. Eskualdeko beste hainbat lantegik ere bide berbera jarraituko dute datozen orduetan, jada ez badituzte ateak itxi.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!