Argazkiak etxetik ekimena

"Argazkiak etxetik, konfinamenduari irudia jarri" ekimena martxan da

Oraingoz parte hartzea ez da handia, baina egunak aurrera joan ahala argazkiak iristen ari dira. Bidali zeuen argazkiak eta parte hartu!

Zer egin parte hartzeko? Oso erraza da, astelehenetik aurrera bidali argazkia e-postaz edo whatsappez. Argazkiak jaso ahala, denen bistara jarriko den album batera igoko dira.

Harremanetarako bideak:

Zein argazki-mota igo daiteke?

Ekimena Azkoitiko Mintzalagunek eta Azkoitiko AEK-k abiatu zuten, Maxixatzen tokiko hedabidean. Adibide bezala erabili dugun argazkia horkoa da. Antzeko egoerak irudikatzea litzateke, xede nagusia.

  • Dibertigarria, atsegina baldin bada, askoz hobe.
  • Irudimena erabil daiteke, adibidez, egoerak irudikatzeko (Zeinen ondo gauden Kariben…)
  • Bakarka, binaka, familian, objektuak… aukera zabala dago.
  • Argazki hutsa izan daiteke edo esaldiz, bertsoz, emojiz edo ikonoz apaindutako irudi-muntaia.
  • Ez dira hirugarren pertsonentzat iraingarriak izan daitezkeen irudiak edo irudi-muntaiak argitaratuko.

Non ikus ahal izango dira argazkiak?

  • Argazkiak www.aiurri.eus gunera igoko dira, argazki galerien atalean ikusgai egongo den albumean.
  • Tarteka, #BertsoVID19 ekimenarekin egin bezala, albumaren berri ematen duen albistea sare sozialen bidez zabalduko da #EtxetikAiurrira traola erabiliz.

Parte-hartzea irekia da

  • Anima zaitezte, parte-hartzea irekia da.
  • Saria ez da nolanahikoa izango: konfinamendu egoeran elkarrekin une atsegina igarotzea.
  • Aiurriko erredakzio taldeak, ahobatez erabakiz gero, argazki bat nabarmendu eta egilea opari gozo eta goxo batekin sarituko du.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!