Nekane Murgak gaur jakinarazi duenez, denera 1.796 alta eta sendatu dira. Euskadin, 6.320 daude kutsatuta. 2011 ospitalean. Lurraldeka:
- GIPUZKOAN 1113 positibo daude, eta horietatik 377 ospitalizatuta daude.
- BIZKAIAN 3102 lagun daude kutsatuta, eta horietatik 1255 ospitalizatuta.
- ARABAN, 2105 kasu zenbatu dira, eta horietatik 379 ospitalizatuta daude.
Gaurkoan bozeramaile Josu Erkoreka bozeramailea eta Nekane Murga Osasun sailburua izan dira. 15.593 proba edo test egin direla esan dute, “oso tasa handia da milioi biztanleko”. Atzo proba gehien egindako eguna, 10etik 7 ez zeuden kutsatuta. Proba asko eta jende gutxiago gaixo. Egonkortzen positiboen kasuak, itxaropentsu duela bi aste hartutako neurriekin. Konfiantza eta eskertza gizarte osoari. Azken egunetako sekuentzia, meseta fasean gaude. Zuhurtziaz diot. Kutsatuen igoera egon daiteke, baina inporta duena da joera aldaketa”.
“Hobekuntza ematen ari da” esanez jarraitu du. "Hildakoen kopurua handia, hori da kostu handiena. UCI egonkortzen ari da. Atzo alta gehiago izan zen, ingresoak baino, Txagorritxu ospitalean. Euskadin goruntz doa, baina aurreko egunetako joera jaisten ari da". Lasaitasun mezua eman du Mugak.