Kutsatuen kopuruak beheruntz doala adierazi dute, 10etik 7 negatibo eman dutelako.
Lurraldeka:
-
GIPUZKOAN 1.206 positibo daude, eta horietatik 360 ospitalizatuta daude.
-
BIZKAIAN 3.382 lagun daude kutsatuta, eta horietatik 1.179 ospitalizatuta.
- ARABAN 2.250 lagun daude kutsatuta, eta horietatik 369 ospitalean.
AHALEGINA PREBENTZIOAN ETA ANTOLAKETAN
Osasun Sailaren ordezkariak azpimarratu du Euskadin pandemia geldiarazteko egiten ari den ahalegina, hain zuzen ere, bi norazkoetan. "Batetik, detekzio goiztiarra areagotzeko, dagoeneko16.990 proba egin direlarik; horietatik 1.532 atzo bertan, orain arteko kopururik handiena. Honen ondorioz, positiboen kopurua igo da, baina kutsatutako pertsonen portzentajea, berriz, gero eta baxuagoa da; hau da, proba egindako 10 pertsonatik 7k negatiboa eman du. Horrez gainera, ospitalizazioen kopuruak ere behera egin du".