Zein lan egiten duzue?
Laneko arropa garbitzea da gure zeregina. Sektore askorentzat egiten dugu lan, industriarentzat batez ere, baina elikadurara loturiko enpresa askorentzat ere egiten dugu lan, bai ontziratzean, produkzioan, banaketan… Elikadura sektorea guretzako zati garrantzisua da. Bestetik, anbulategi, osasun zentro edota ospitaleekin ere egiten dugu lan, baina beti langileen arropa garbitzen. Gaurko egunean erizainen pijama ugari ari gara garbitzen.
Koronabirusak eragindako osasun alarmaren harira, ze motatako enkarguak ari zarete jasotzen?
Osasungintza arloko arropa normalean baino gehiago ari gara garbitzen. Protokoloak eskatzen du egunero-egunero arropa aldatzea; zenbait medikuk paziente bakoitzarekin arropa garbia janzten du. Hortaz, hori dena garbitu eta azkar entregatzea da gure lana. 4-5 ordutan arropa zikina ekarri, garbitu, plantxatu, doblatu eta entregatuta.
Nola eragin du egoera berriak plantillan?
Ordutegia egokitu egin behar izan dugu. Momentuz ez gara ordu gehiago sartzen ari, baina aldaketa ekarri digu, noski. Izan ere, lan egiteko modua desberdina da, prozesua desberdina da. Leku berdin bakoitzetik arropa gehiago ekartzen digute. Momentuz lanordu normal samarretan ari gara lanean, normalean industriako arropa garbitzen dugun lekuan erizaintza arropa garbitzen dugu.
Nolakoa da osasun zentroetatik datozen prendei lotutako garbiketa prozesua?
Protokolo asko daude arropa nola garbitu behar den, baina aldi berean zalantzak ere badaude. Prenda ahalik eta gutxien manipulatuta ari gara garbitzen. Arropa horiek manipulatzen dituzten pertsonak protekzio askorekin ari dira lanean. Osasun sailak eta prebentzio enpresak agindutako neurriak errespetatuz, kontu handiarekin eta ahal den ondoen. Baina bermatu, inork ez digu bermatzen kutsatuko ez garenik. Ez dugu halako bermerik.
Langileak, beraz, neurri zorrotzak ari dira jarraitzen...
Enpresaren aldetik eta langileen aldetik konpromisoa hartu da EPI-ak erabiltzeko, frogak egiteko, sukarra dugun edo ez egunero. Langileren bat edo beste, sentsibilitate handienekoak, etxera joan dira baja hartuta. Hartu behar diren neurriak jarraitzen ari gara.
Gure lan jardun normal batean ospitaletako eta anbulategietako arropa kopuru txikia garbitzen dugu, eta ugaritzen joan da eskaria. Normalean astean zerbitzu bat egiten badugu, bat-batean bi, hiru, lau zerbitzu eskatzen hasi dira. Zerbitzu hori ugaritzen hasi zen momentuan, langileekin hitz egin genuen, eta langileen erantzuna oso ona izan zen. Langile guztiek onartu zuten lan hori egitea. Ulertu dugu, bizitzen ari garen momentu kritiko honetan guri paper hori egokitu zaigula. Langileen ahoetatik ateratako iritziak izan ziren gu ospitalera joaten bagara, eta artatzea nahi badugu, guk ezin dugula esan beraien arropa ez dugula garbituko. Alde horretatik, oso gustura gaude langileekin; konpromisoa ikusi dugu eta konpromiso hori ikusi dugunean guk ere onartu egin dugu gure papera betetzea.
Bakoitzak bere papera duela uste dut, krisi, gerra edo tokatzen ari den honekin. Erizainei eta medikuei tokatzen zaie trintxeran egotea, supermerkatuetan tokatzen zaie kajeroan egotea, poliziei tokatuko zaie lotsagabe askoren aurka aritzea..., eta guri tokatu zaigu laneko arropa garbitzea. Guk horrela ulertu dugu.
Zenbat denbora behar duzue iristen zaizuen eskaera amaitutzat emateko?
Momentu honetan, esaterako, gaur (apirilak 1) 10:00etan 600 kilo inguruko karga bat iritsi da, eta 15:30ean abiatu egingo da bueltan garbituta eta amaituta. Karga hori etortzean beste lanak utzi, eta horri ematen diogu lehentasuna. Horrekin amaitzean aurreko lanekin jarraitzen dugu.
Asteburuetan ere lanean aritu behar izan al duzue egoera berriari aurre egiteko?
Momentuz ez. Ostiraletan eta astelehenetan zerbitzu bikoitza eskaintzen ari gara, horrela kubritzen dugu asteburuan lan egin gabe. Egunean egunekoa ari gara antolatzen, eta segun eta ze karga dagoen, agian asteburuan etorri beharko dugu edo ez. Segun eta zer antolatu behar dugun, langileen erantzuna dugu, disponibilitatea dugu. Jarrera hori eskertzeko ere aprobetxatu nahi dut tartea.
Gogorra izango da egun batetik bestera horrelako erritmoa hartzea…
Erritmo guztia aldatzen du. Zorionez ahalmena dugu lan hori egiteko, bai makinaria aldetik, bai langileen disponibilitatearen eta bai azpiegitura aldetik. Antolakunta aldatu du gehien.
Zein erantzun jaso duzue egiten ari zareten lanagatik?
Momentuz, ondo betetzen ari garela uste dugu. Ez dugu aparteko esker onik jaso oraindik, denak oso estu daudelako. Saiatzen ari gara eskatzen duten guztia egiten, ahal diren aparteko zerbitzu guztiak egiten. Zerbitzu horiek ez dute ekonomikoki konpentsatzen askotan, baina egin behar direla ulertu dugu.
Elkarrizketa amaitzeko, zurea da hitza.
Animoak gaizki pasatzen ari diren guztiei, eta aurrera aterako garela!