Covid19 | Datuak egunez egun

Egoera egonkorra bada ere, kutsatuen kopuruak goruntz egiten du Andoainen eta Villabonan

Aiurri 2020ko apirilaren 2a

Mikel Sanchez Osasun saileko plangintza, antolamendu eta ebaluazio sanitarioko zuzendariak datuak eman ditu. Kutsatuak:

  • Andoain: 22 | Villabona: 20 | Urnieta: 7.
  • Zizurkil: 4 | Asteasu: 3 | Aduna: 1.

COVID19aren bilakaeraren berri emateko eguneroko agerraldian,  Planifikazio, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendari Mikel Sanchezek esan duenez, “18.220 detekzio proba egin dira orain arte. Atzo bakarrik 1.399 burutu ziren eta 10etik 3 bakarrik emaitza positiboarekin; aurreko astetan, positiboen ehunekoak askoz altuagoak ziren eta esan behar da gaur, beste egun batez, positiboek behera egiten jarraitzen dutela”.

Lurraldeka:

 

  • GIPUZKOAN 1.288 positibo daude, eta horietatik 364ospitalizatuta daude.
  • BIZKAIAN 3.682 lagun daude kutsatuta, eta horietatik 1.201 ospitalizatuta.
  • ARABAN 2.347 lagun daude kutsatuta, eta horietatik 341 ospitalean.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!