2020/04/06 20:30

Bilkura

Zaldibarko egoera argitzea eskatzeko burrunbada arratsaldeko 20:30etan

Zaldibarko egoera argitzea eskatzeko burrunbada arratsaldeko 20:30etan
Etxeetako balkoi eta leihoak, Eskualdea

Zaldibargo egoera argitzeko burrunbada egiteko deialdia zabaldu da apirilaren 6an arratsaldeko 20:30etarako. Apirilaren 6an bi hilabete beteko baitira bi langileak desagertu zirela.

Bakoitzak etxeko balkoi eta leihoetatik egingo du, bost minutuko iraupena izango duelarik. Ondoren, bi kandela edo bestelako argi piztea eskatzen da.

Egindako aldarrikapenei argazkia ateratzea eta sare sozialetara eskegitzea eskatzen da; #Zaldibarargitu #joaquinetaalbertogogoan traolekin edo zaldibarargitu@gmail.com postara bidaltzea.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!