Covid19 | Datuak egunez egun

Egoera egonkorra den arren, kutsatuen kopuruak goruntz egin du Urnietan eta Asteasun

Aiurri 2020ko api. 3a, 12:57

Mikel Sanchez Osasun saileko plangintza, antolamendu eta ebaluazio sanitarioko zuzendariak datuak eman ditu. Kutsatuak:

  • Andoain: 22 | Villabona: 20 | Urnieta: 8.
  • Zizurkil: 4 | Asteasu: 4 | Aduna: 1.

COVID19aren bilakaeraren berri emateko eguneroko agerraldian,  Planifikazio, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendari Mikel Sanchezek esan duenez, “19.627 detekzio proba egin dira orain arte. Atzo proba gehien egindako eguna izan zen, 1.576 burututa. Guztira, 19.627 proba egin dira. Azpimarratzekoa da atzo egindakoen %32ak soilik eman zuela positibo. Bigarrenik, eta aurreko asteko joera aldatuz, ZIUetako egoera egonkortu da eta ospitalizazioen kopuruak behera egin du. Azkenik, beste egun batez, handitu egin da alta jaso eta osatu diren pertsonen kopurua.

Euskadin 479 kasu berri izan dira azken orduotan; guztira, 7.317 pertsona daude koronabirusarekin kutsatuta. Horietatik, 1.906 ospitaletan dira.

Lurraldeka:

  • GIPUZKOAN 1.356 positibo daude, eta horietatik 335 ospitalizatuta daude.
  • BIZKAIAN 4.024 lagun daude kutsatuta, eta horietatik 1.193 ospitalizatuta.
  • ARABAN 2.447 lagun daude kutsatuta, eta horietatik 313 ospitalean
Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!