Koronabirusa

Pedro Sanchezek apirilaren 26ra arte luzatuko du konfinamendua

Aiurri 2020ko api. 4a, 16:15

Sanchezek alarma egoera luzatuko duela iragarri du, eta denbora aurrera egin ahala mugak kentzen joango dela nabarmendu du. Goizean batzorde zientifikoarekin batzartu eta gero: "Gizarteak behar duen denbora da birusari aurre egiteko".

Lehendakariak adierazi duenez, kenduko den lehen muga alor ekonomikokoa izango da; hau da, pasa den igandean ezarri zen dekretua bertan behera geratzearen erabakia. Gehitu du arestian aipatutako dekretua ez dela apirilaren 9tik aurrera ezarriko.

Esanak esan, aipatutako konfinamenduaren luzapena ez da azkenekoa izango; etorkizunari begira, berriro ere batzartu behar dira zein erabaki hartuko duten jakiteko. Dena den, luzapenarekin batera, mugak apaltzen joango direla azpimarratu du.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!