Covid19 | Datuak egunez egun

Egoera egonkorra den arren, kutsatu bana zenbatu dira Andoainen eta Zizurkilen

Aiurri 2020ko apirilaren 9a

Kutsatutakoak 9.806 dira guztira (baieztatutako kasuak) eta horietatik 1.485 ospitalizatuta daude. Guztira 26.204 test egin dira, 1.780 atzo bakarrik, eta horietatik %21ek eman zuen positibo. Nabarmendu behar da errekuperatutako eta alta emandako pertsonen artean 4.510 direla guztira. Guztira 41 pertsona hil dira gaur.

Datuak eta grafikoak ikusgai, albistean. 

  • Andoain: 28 | Villabona: 22 | Urnieta: 8.

  • Zizurkil: 5 | Asteasu: 4 | Aduna: 1.

Lurraldeka:

  • GIPUZKOAN 1.756 positibo daude, eta horietatik 315 ospitalizatuta daude.

  • BIZKAIAN 5.182 lagun daude kutsatuta, eta horietatik 951 ospitalizatuta.

  • ARABAN 2.868 lagun daude kutsatuta, eta horietatik 219 ospitalean

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!