"Ilargiaren faseak" izeneko argazkia atzo gauean ateratako da. Esan beharra dago, ez dela argazki soil bat, sei ezberdin baizik. Foku distantzia ezberdinetatik ateratako argazkiak dira, ondoren, guztiak plano berdinean jarrita.
Datu teknikoak:
- Sony Alpha 6300 eta Sony SEL-55-210mm-ko teleobjektibo motza erabili da. Bakoitzak etxean duena erabii dezake, baina zoom handikoa izatea gomendatzen da.
- Oso urrutiko eta zoom handiko argazkiak direnez, tripode bat erabiltzea gomendatzen da, baina esku hutsez egin daiteke.
- Argazkiak distantzia fokal ezberdinekin aterata dago, esaterako, 70, 100, 130, 160, 190, 210 mm distantzietan.
- Amaitzeko argazki guztiak, esaterako, photoshop programaren bitartez bateratu daitezke; sekuentzia edo ilargiari jarraipen itxura emanez.
Probestu konfinamenduko egunak, egin argazkiak eta bidali geuri!
Zer egin parte hartzeko? Oso erraza da, astelehenetik aurrera bidali argazkia e-postaz edo whatsappez. Argazkiak jaso ahala, denen bistara jarriko den album batera igoko dira.
Harremanetarako bideak:
- Whatsappa: 619 163 537.
- E-posta: urnieta@aiurri.eus
Zein argazki-mota igo daiteke?
Ekimena Azkoitiko Mintzalagunek eta Azkoitiko AEK-k abiatu zuten, Maxixatzen tokiko hedabidean. Adibide bezala erabili dugun argazkia horkoa da. Antzeko egoerak irudikatzea litzateke, xede nagusia.
- Dibertigarria, atsegina baldin bada, askoz hobe.
- Irudimena erabil daiteke, adibidez, egoerak irudikatzeko (Zeinen ondo gauden Kariben…)
- Bakarka, binaka, familian, objektuak… aukera zabala dago.
- Argazki hutsa izan daiteke edo esaldiz, bertsoz, emojiz edo ikonoz apaindutako irudi-muntaia.
- Ez dira hirugarren pertsonentzat iraingarriak izan daitezkeen irudiak edo irudi-muntaiak argitaratuko.