Koronabirusa

Garraio publikoa berrezarriko da, sektore askoren lanaldia berrabiatzearekin batera

Aiurri 2020ko api. 13a, 07:35

Euskadin lehen lan eguna izango da biharkoa, Aste Santuaren bueltan hartutako ez ohiko neurrien ostean. Garraio Publikoan COVID19 kudeatzeko lan-mahaiak eskaintzaren %40 eta %60 arteko zerbitzua berrezartzea erabaki du, lanaldietarako.

Jaurlaritzak zabaldutako oharraren arabera, “operadore bakoitzak beretzat gordetzen du bere eskaintza benetako eskarira eta bere beharretara egokitzeko eskubidea, bai eta, beharrezkoa bada, zerbitzuaren %100 puntako orduetan bermatzeko eskubidea ere, bidaiari gehiago egon baitaitezke”.

Jaurlaritzak Ministerioari garraio publikoko langileentzat beharrezkoak diren maskaratxoak entregatzeko eskaera luzatu dio: “Ezinbestekoa da gaur egungo testuinguruan pertsonen hornidura- eta mugikortasun-jarduera mantentzea bermatzen duten profesional guztiek Ministerioak berak hornitzeko konpromisoa hartu duen neurriekin egitea eta presaz egitea”.

"Banatuko diren maskara "higienikoak" erabilera bakarrekoak dira, "erabili eta bota" beharrekoak. Datozen bi egunetan egingo da banaketa, eta Gurutze Gorriak eta DYAk Euskadiko Tren, Metro eta autobus geltoki nagusietan banatzeko duten aukera aztertzen ari dira"

Jaurlaritzak, bere aldetik, bidaiariei segurtasun neurriak hartzeko gomendioa luzatu die bidaiariei. Poster argigarriak argitaratu dituzte:

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!