Koronabirusa

Segurtasun protokoloa jarraitzeko deialdia

Aiurri 2020ko api. 13a, 08:00

“Lehentasuna birusaren hedapena eragoztea da oraindik ere, eta, aldi berean, jarduerari berrekiten zaio; beraz, telelanaren edo urrutiko lanaren gomendioak mantentzen dira, baita lanpostura joan behar duten pertsona guztientzako babes eta higiene-neurriak ere”.

Martxoaren 29ko 10/2020 Errege Lege Dekretuan ezarritako industriaren hibernazio-etapa amaituta, asteartean sektore asko lanean murgilduko dira berriro. Eusko Jaurlaritzak Segurtasun Protokoloa zorrotz betetzearen garrantzia azpimarratu du.

Landu eta bidali diren protokoloak bi dira:

  • Industriari zuzendutakoa.
  • Elikagai-katearen jarduerei landutakoa (arrantza, nekazaritza, abeltzaintza, elikagaien industria, baita banaketa guneak ere).

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!