Aiurri hamaboskaria harpidedunen etxeetara iritsiko da, ostegunean hasita

Aiurri 2020ko api. 15a, 13:24

Edukiz beteta dator Aiurri hamaboskariaren 558 alea. Alarma egoera zela eta, banaketa sistema aldatu egin zen aurreko alean, baina ale berria etxeko buzoian jasoko dute harpidedunek, ohi bezala.

Elkarrizketa eta erreportaje ezberdinak biltzen ditu Aiurri hamaboskariak. Mari Jose Aranguren ekonomialariak egoera honek ekar ditzakeen ondorioen inguruko azalpenak eman ditu, eta Eva Pelaez hezitzaileak, ikasle, irakasle eta familiek bizi duten egoera izan du solasgai.

Hainbat gai jasotzen ditu hamaboskariaren 559 aleak: Koronabirusa eta alarma egoera, Aiurri aldizkariaren BertsoVid19 ekimen arrakastatsua, eskualdeko auzo eta herrietan sortu diren ekimen ezberdinak, aiurri.eus webguneak egun hauetan eskaintzen dituen aukera berriak, haurrei zuzendutako Plazan Bazan atala, irudiz irudi, eta abar.

Bihartik aurrera, etxeko buzoian jasoko dute aldizkaria harpidedunek. Aurreko alean, alarma egoerak bultzatuta, aldaketak izan zituen banaketa sistemak. Andoain, Amasa-Villabona, Asteasu eta Zizurkilgo harpidedunek euren herrietan saltoki jakin batzuetan jaso ahal izan zuten aldizkaria. Aduna eta Larraulgo harpidedunek, ohiko moduan jaso zuten etxean, udaleko langileek banatuta. Ale berria, buzoian jasoko dute harpidedun guztiek, Aiurriko banatzaileek banatuta batzuk, herriko langileei esker beste batzuk.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!