Ertzaintzak eta udaltzaingoek kontrolak burutuko dituzte:
- Ertzaintzak eta udaltzaingoek egunez eta gauez egingo dituzte kontrolak, asteburuko joan-etorriak eragozteko.
- Ertzaintzak eta udaltzaingoek egunez eta gauez egingo dituzte asteburuan kontrolak eta zaintza-lanak, asteburuan Euskadiko eta Euskaditik kanpoko bigarren etxebizitzetara joatea eragozteko.
- Autobusez eta trenez egiten diren joan-etorriak ere kontrolatuko dituzte. Prebentzio-dispositiboek irteerak ez ezik itzulerako ordutegiak eta ibilbideak ere zainduko dituzte.
Prebentzio-kontrol horien bidez bermatu nahi da betetzen direla alarma egoeraren ondorioz ezarritako mugimendu eta jarduera murrizketak. Une hauetan pertsonek, funtsean, lan-jarduerak edo premia bizikoak egiteko bakarrik zirkulartu dezakete bide publikoetatik. Debekatuta daude oporretako edo aisialdiko joan-etorriak eta konfinamendua ohiko bizilekuan bete behar da.
Horretarako, Ertzaintzako eta Udaltzaingoetako patruilek frogak egingo dituzte debeku horiek betetzen direla ziurtatzeko. Frogaketa horiek errepidean nahiz garrai kolektiboaren geltokietan egingo dituzte. Bidaiatzen duten pertsonei desplazamenduaren arrazoiak argitasun osoz eta egiaztatzeko moduan justifikatzeko azalpena eskatu ahal izango zaie.
Trenez edo autobusez egiten diren joan-etorriak ere kontrolatuko eta zainduko dituzte, garraio kolektiboan inolako justifikaziorik gabe bidaiatzen duten bidaiariak hauteman baitira.
Konfinamendu neurriak ez betetzeak zigorra ekar dezake, Herritarren Segurtasunerako Legearen arabera, eta arau-hauste arinen kasuan isuna 600 euro artekoa izango da eta kasu larrietan hortik gorakoa.
Apirilaren 15eko datuak Ertzaintzaren eta Udaltzaingoen kontroletakoak
Ertzaintzaren eta Udaltzaingoen artean, apirilak 15ean, beste 376 akta edo isun abiarazi zituzten koronabirusaren ondorioz dekretatu den alarma-egoera dela eta ezarritako neurriak bete ez izanaren ondorioz EAEko Herritarren Segurtasunerako Legea urratzeagatik. Ertzaintzak 164 pertsona zigortu zituen apirilaren 15ean, eta udaltzaingoek, berriz, 212. Bestalde, 9 pertsona atxilotu zituzten arrazoi beragatik.
Ertzaintzak alarma egoera dela eta ezarritako neurriak betetzen direla zaintzeko egunero egiten dituen jarduera berezien baitan, apirilaren 15ean, 865 pertsona identifikatu zituen eta 1.517 geldiarazi. Kontrol horietan 164 isun jarri zituen ezarrita dauden mugikortasun murrizketak ez betetzeagatik. Ertzaintzak bestalde 8 pertsona atxilotu zituen.
Euskadiko hiriburu eta udalerrietako udaltzaingoek, berriz, 1.489 pertsona identifikatu zituzten; 2.558 ibilgailu gelditu zituzten eta 212 isun jarri. Horrez gain, pertsona bat atxilotu zuten.