Koronabirusa

Iñigo Urkulluk "Normaltasun Berrirako Trantsizio Plana" iragarri du

Aiurri 2020ko api. 18a, 12:45

Urkulluk adierazi duenez: "Planaren oinarria normaltasun-ohiturak pixkanaka berreskuratzea da, hiru baldintza errespetatuz: pertsonen taldekatze fisikoa murriztea, maskarak erabiltzea hurbiltasun-egoeretan, eta higiene pertsonaleko eta espazio partekatuak garbitzeko neurriei eustea".

Lehendakariak duela bi aste aurreratu zuen Pedro Sanchezi deskonpresiorako neurri sozial eta ekonomiko batzuk martxan jartzea proposatuko ziola. Neurriei buruzko erabakiak gaur bertan edo datozen egunetan eman ditzake Moncloak. Adierazi bezala, haurrak eta bestalako egoeran dauden pertsonak kalera irten ahal izatearen eskakizuna helarazi da. Horrez gain, alderdiei kirola egitera ateratzeko eskaera egin da, hori bai baldintza berezietan; datozen egunetan emango zaie eskakizunei erantzunak.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!