Apirilaren 21ean eta 22an kultur edukirik ez partekatzeko deia luzatu nahi dizuegu”

Aiurri 2020ko api. 18a, 14:31

“Ikusi gaitzazuen desagertuko gara, entzun gaitzazuen isilduko gara” lemapean, euskal sortzaile talde handi batek greba digitala deitu du. Denboran luzatuko den krisiaren aurrean kinka larrian dagoen sektorearentzat neurriak hartzea eskatu dute. Eta, bide batez, “euskal kulturgintzarekiko dugun atxikimenduari buruzko gogoeta ariketa” egitea proposatu dute.

Eskaera argia da: “Apirilaren 21ean eta 22an interneten kultur edukirik ez partekatzeko deia luzatu nahi dizuegu. Bi egun horietan Greba Digitala egiteko proposamena luzatu nahi dizuegu”.

Deialdiak ehunka atxikimendu lortu ditu, kulturgintzan.eus webgunean irakur daitekeenez.

Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!