Onki Xin taldeak ez du zer ikusirik bi taldekideek urteak atzera landutako musika hildoarekin. Ez dituzu topatuko punkrock edo hardcore basati giroak, ez eta mestizai erritmo patxangero eta festazaleak ere. Honakoa beste gauza bat da. Dantzarako musika da. Eta aldi berean, borrokarako dei bat.
Fer eta Zigor, Fermin Muguruzaren bira batean ezagutu ziren elkar eta betidanik izan dute buruan elkarrekin zer edo zer egitea. Eta emaitza, Onki Xin da. Bien artean eraiki zituzten 2018 urtean kaleratu zen "Biziko bagara erregeen buruak zapaltzeko izango Da" lehen diskoaren kantuak. Zigorrek, baseak, teklatuak, programazioak, sanplerrak eta scratxak sortu zituen. Fer Apoak, berriz, musika ideiak, melodiak, hitzak eta ahotsak. Musikalki koktelera erakargarria da Onki Xin: Rocka, hip-hopa, new wavea, dancea... denatarik sartzen da beraien musika unibertsoan. Aurreiritzirik gabe. Musika askearen orbitan!
Denborarekin bikotea laukote bilakatu da lehen zuzenekoak jotzen hastearekin batera. Jon Ander (bateria) eta Mikel (gitarra) villabonatarrak gehitu dituzte bandara, zuzeneko emaitza bi tresna hauen potentziaz indartuz. Taldearen estudioko azkenean emaitza "After Egon" izeneko diskoa da, lau kantuz osaturiko disko txikia, non taldeak beste pauso bat ematen duen aurrera musika sorkuntzan.
Onki Xin musika eta borrokarako dei bat da! Martxa eta borroka!