Buruntzako gazte sortzaileek Greba Digitalarekin bat egingo dute

Aiurri 2020ko api. 20a, 17:00

Apirilaren 21 eta 22an greba deialdira atxikitzeko gonbidapena luzatu zaie gazte sortzaile eta kultura arloko kideei. Kulturgintzan dagoen prekarietatea azaleratzeko xedetzat.

Asteartean eta asteazkenean euskal kulturgintzak burutuko duen Greba Digitalaren deialdiarekin bat egingo dute Buruntzaldeako gazte sortzaileek. Sortzaileek adierazi dutenez, "euskal kulturaren sektore prekarizatuari, berrogeialdiak are eta kolpatuago utzi duen horri, gazte izate soilaren problematika erantsi behar diogu. Horregatik, Buruntzaldeko gazte sortzaileak martxan jartzea erabaki dugu.".

Apirilaren 21 eta 22an greba deialdira atxikitzeko gonbidapena luzatu zaie gazte sortzaile eta kultura arloko kideei. Horrez gain, mosaiko bat egiteko gonbita ere zabaldu dute, horretarako hiru traola biltzen dituen kartel bat egitea eskatzen da; #kulturgintzan, #GrebaDigitala eta #GazteSortzaileakGreban traolekin.

Oharra: Argazkiak 634 909 448 bidali.

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!