Covid19 | Datuak egunez egun

Ez da kutsaturik zenbatu azken 24 ordutan

Aiurri 2020ko api. 20a, 13:00

Atzo arratsaldeko 20:00ak arte konfirmatutako beste 59 positibo izan dira Euskadin, eta kutsatutakoak, beraz, 12.628 dira guztira. Horietatik 974 gure ospitaleetan ingresatuta daude.

Atzo beste 19 heriotza erregistratu ziren, eta Euskadin, beraz, jada 1.081 lagun hil dira COVID-19aren ondorioz. Datu horri kontrajarrita, positiboa da kutsatuei, ospitaleratuei eta ZIUetako okupazioari buruzko datuen bilakaera. Bestalde, atzo 2.340 test egin ziren. Guztira 57.284 proba egin dira. Osatzen ari diren edo alta emanda dauden pertsonen kopuruak ere gora egiten jarraitzen du, eta atzo 7.124 ziren.

Datuak eta grafikoak ikusgai, albistean. 

  • Andoain: 34 | Villabona: 26 | Urnieta: 11.

  • Zizurkil: 6 | Asteasu: 4 | Aduna: 2.

Lurraldeka:

  • ARABAN 3.241 kutsatu daude, eta horietatik 162 ospitaleratuta daude.
  • BIZKAIAN, 7.045 pertsona kutsatu dira, eta horietatik 603 ospitaleratuta daude.
  • GIPUZKOAN 2.342 positibo eman dituzte, horietatik 209, ospitaleratuta.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!