14 urtetik beherakoek kalera irteteko aukera edukiko dute astelehenetik aurrera

Mikel Arberas 2020ko api. 21a, 15:15

IREKIA

Normaltasunera itzultzeko plana gizarteko egoeraren arabera baldintzatuko da. Horrez gain, ezinbesteko izango da urruntze fisikoa, maskaren erabilera, eta eskuen eta espazio komunen higienea bermatzea.

Eusko Jaurlaritza normaltasunera itzultzeko planaren xehetasunak zehazten dabil. Josu Erkorekak adierazi duenez, "helburua da herritarren ohiturak mailakatuta eta berme osoz berreskuratzea". Duela egun batzuk adierazitako neurria astelehenetik aurrera jarriko da martxan; hau da, 14 urtetik beherakoek kalera irteteko baimena izango dute, baina mugekin. Esaterako, bankura, farmaziara edo erosketak egitera joateko.

Esanak esan, normaltasunera itzultzeko plana gizarteko egoeraren arabera baldintzatuko da. Josu Erkorekak azpimarratu du ezinbesteko izango dela urruntze fisikoa, maskaren erabilera, eta eskuen eta espazio komunen higienea bermatzea. 

Hurrengo pausoak kirola egiteko eta denda eta saltoki txikiak irekitzeko baimenak eskatzea eta baimentzea izango dira.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!