Hirugarren ebaluazioari dagokionez, ikastetxeek honako aukera hauek izango dutela jakinarazi du Hezkuntza Sailak:
-
Hirugarren ebaluazio espezifiko bat egitea, hirugarren hiruhilekoan helburuak eta gaitasunak lortu diren baloratzeko Ikastetxeak erabakiko du ebaluazio hori nola egin (aurrez aurre, ahal balitz; azterketak online eginez, lanak eginez, etab.).
-
Etengabeko prestakuntza-ebaluazioaren esparruan, amaierako ebaluazio integratua egitea; urrutiko prestakuntzan zehar emandako prestakuntzak gehitzeko balioa izango luke. Kasu horretan, lehen bi ebaluazioetan lortutako emaitzak hartuko dira kontuan, horiek izango baitira azken kalifikazioa zehaztuko dutenak, eta hirugarren hiruhilekoan lortutako emaitzak modu osagarrian gehituko zaizkie.
Osasun egoera hobetuz gero, eskolara buelta egitea aurreikusita dago
Esanak esan, Jaurlaritzaren arabera, osasun egoera egokia izango balitz, DBHko 4. mailako ikasleak, Batxilergoko bi mailetakoak eta Lanbide Heziketako lehen mailetan daudenak jarduera presentzialera itzuli beharko lukete.
Lanbide Heziketari dagokionez, lehen mailetako ikasleak (izan Goi Mailako Lanbide Heziketan, Erdi Mailakoan nahiz Oinarrizkoan) itzuliko dira ikasgeletara. 2. mailako ikasleak –une honetan enpresetan praktikak egiten egon beharko lukete- enpresetara itzuliko dira. Hori egingarria ez balitz, online eta aurrez aurreko prestakuntza-sistema misto berri bat eskainiko zaie, salbuespen gisa.
Aipamenik ez da egiten oharrean Haur Hezkuntzari eta Lehen Hezkuntzari dagokionez. Haur eta gaztetxoentzat ikastaroa amaitu dela dirudi