AIURRI ASTEKARIA

Aiurri astekariaren banaketa, ostegunean hasita

Aiurri 2020ko api. 23a, 09:00

Aste Santuko eta Pazko Asteko etenaldiaren ostean, Aiurri astekaria ohi bezala banatzeari ekingo zaio. Andoainen eta Urnietan banaketa ostegun goizean hasita abiatuko da.

Koronabirusak eragindako krisian Aiurri astekariak bere ekoizpenari eta tiradari eutsi dio. Banaketan, ordea, moldaketak egin izan dira. Osasun Alerta egoeragatik, Andoainen eta Urnietan kioskoetan eta prentsa saltzen den tokietan eskuratu ahal izan ziren aurreko 3 Aiurri astekariak:

  • 643. zenbakia, 2020ko martxoaren 18ko data zuena.
  • 644. zenbakia, 2020ko martxoaren 27ko data zuena.
  • 645. zenbakia, 2020ko apirilaren 3ko data zuena.

Nagusiki horrela egin da, nahiz eta landa gunean betiko banaketa sistemari eutsi.

BANAKETA ZERBITZUA BERREZARRI DA, BERE OSOTASUNEAN

Banatzaileak prebentzio neurri guztiak beteta egiten ari dira bere lanaldia: Eusko Jaurlaritzak emandako agiria beteta eta maskara, eskularru eta gela soinean. Hori guztiaz gain, baita “Aiurri banaketa” zehazten duen txalekoa ere.

Hori guztia aipatuta, Aiurri astekaria banatzeari ekingo zaio:

  • 646. zenbakia, 2020ko apirilaren 23ko data duena.

Koronabirusaren ondorioz bestelako egoerak sortzen ez diren bitartean, hurrengo asteetan ere Aiurri astekaria banatzen jarraitzeko asmoa dago.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!