Harvardeko azterlan batek airearen kutsadura covid19aren hilkortasuna areagotzearekin lotu du

GuraSOS 2020ko api. 23a, 12:00

Harvardeko unibertsitateak egindako txosten batean baieztatzen da kutsadura nabarmen ari dela eragiten Covid19ak sorrarazitako hilkortasunean.

Bizkaian Zalla-Güeñes, Muskiz eta Abanto Zierbanako herritar eta elkarteek eta Gipuzkoan Zubieta-Lasarte-Usurbilgoek euren indarrak batu dituzte kutsaduragatik osasun alarma joarazteko igande honetan, hilak 26, Gernikako bonbardaketaren eta lehengo Sobiet Batasuneko Chernobylgo istripu nuklearraren urtemuga egunean hain justu.

Iragarkiak bat egiten du AEBetako Harvardeko unibertsitateak txosten bat argitaratzearekin, non baieztatzen den kutsadura nabarmen ari dela eragiten Covid19ak sorrarazitako hilkortasunean.

Igandeko deialdia 12:00etarako da, eta xedea da Euskal Herriko udalerri guztietan hegazkinen aurkako sirena jotzea, balkoi eta leihoetan jarritako bafle edo anplifikadore bitartez, edota zarata atereaz, horretarako bakoitzak dituen eskuartekoak baliaturik.

Igandeko deialdia 12:00etarako da, eta xedea da Euskal Herriko udalerri guztietan hegazkinen aurkako sirena jotzea, balkoi eta leihoetan jarritako bafle edo anplifikadore bitartez, edota zarata atereaz, horretarako bakoitzak dituen eskuartekoak baliaturik.

Balkoietan tela beltz bat jartzeko deia ere egiten dute urtero kutsaduraren eraginagatik, eta halaber covid19agatik hiltzen direnen dolu seinale moduan.

Gorka Otxoa aktorearekin bideoa

Kanpaina sare sozialen bitartez egingo da, eta Gorka Otxoak jarriko dio ahotsa eta irudia bideoari.

Deitzaileek gogorarazi nahi dute apirilaren 26a data seinalea dela, gure herriko memorian ondo grabatua dagoena, zeren egun horretan joarazi ziren hegazkinen aurkako sirenak Gernikako eta inguruko beste herri batzuetan egindako bonbardaketengatik. Era berean, apirilaren 26an izan zen, baina 1986an, Chernobylgo zentral nuklearrean istripua ere, Europa guztian barrena laino erradiaktiboa zabaldu zuena.

Bideoak gertakari horiek aipatzen ditu guztiok erne jarri eta kontura gaitezen pandemia isila bezain hilgarria ari garela pairatzen: kutsadura hain zuzen, deitzaileek salatzen dituzten jarduerek airera igortzen dituzten dioxina, metal astun eta partikula fin eta partikula nanoek eragindakoa, Gueñeseko biomasa plantak, Donostiako erraustegiak, Muskizeko birfindegiak eta halaber, Zaldibar bezalako zabortegiek.

Kutsadurak eragindako hilkortasun datuak, OMEk emandakoak

Osasunaren Mundu Erakundeak emandako datuen arabera, kutsaduragatik munduan 5,5 milioi pertsona baino gehiago hiltzen dira, haietatik 800.000 Europan eta 40.000 Espainiako estatuan. Euskal Herrian, urtean 2500 persona inguru.

Azterlan eta estatistika horiek PM 2,5 partikula finetan eta txikiagoetan oinarrituta daude, eta hain justu horietxek dira biomasa plantek, erraustegiek, zabortegiek eta erregai fosilen errekuntzek igortzen dituztenak airera, deitzaileek euren herrietan salatzen duten bezala.

Kutsadura handiagoak Covid19ak eragindako hilkortasun handiagoa dakar

Herritar elkarte horiek jakitera eman dute Osasun Publikoko Harvardeko T.H Chan fakultateak apirilaren 5ean argitaratu duen txostena, non gorago aipatutako partikulen igorpena Covid19ak eragindako hilkortasunarekin lotu duten.

Azterlan horretan Ameriketako Estatu Batuetako 3000 konderrietako datuak bildu dituzte, non Covid19aren ondoriozko heriotzen %90 gertatu diren, 2020ko apirilaren 4ra arte.

Azterlanak ondorioztatu du Covid19a askoz hilkorragoa dela zenbat eta kutsadura gehiago dagoen

 

Zehazki, aztertu dituzte beren tamaina txikiagatik biriketan sakon sartzen diren partikula finen eraginak, eta haiek biriketatik gainerako organoetara banatzen dira zirkulazio sistemaren bitartez.

Bihotz-biriketako gaitz kronikoak sorrarazten dituzte (Biriketako Gaixotasun Kroniko Buxatzailea, BGKB esaterako) eta minbizia sor dezaketen alterazio genetikoak.

Union of Concerned Scientists deritzan blogari emandako elkarrizketa batean, proiektuaren zuzendari eta egilea den Francesca Dominici medikuak hauxe adierazi du: “lortu dugun ondorio garrantzitsuena da azken 15-17 urteetan AEBetako konderrietan kutsadura maila altuarekiko esposizioan egon diren pertsonek Covid19aren ondoriozko hilkortasun indize askoz handiagoa dutela. Kopuru bat ematearren, deskubritu dugu unitate bakar bat gehitzeak suspentsioko partikulen esposizio luzeko batez bestekoan, Covid19aren ondoriozko hilkortasun tasan %15eko igoera dakarrela, gure analisien arabera.”

Hilkortasun igoera hori “harrigarria da orain arte egindako aztelanekin konparaturik, zeren partikula horiekiko esposizioan luze egoteak dakartzan ondorioen beste gaixotasun kausa batzuen arteko erlazioa %0,7koa zen, eta PM2,5 partikulekiko esposizioaren eta Covidekiko hilkortasunaren arteko erlazioa, berriz, 20 aldiz handiagoa da”.

Kutsadurak Covid19aren kasuan bereziki eragitearen arrazoia da partikula finek sortzen dituzten gaixotasunak direla hain zuzen Covid19aren kaltea asko areagotzen dutenak.

“Horrela, sutara egur gehiago botatzea bezala da. Jendea luzaroan aire kutsatua arnasten aritu da eta badakigu suspentsioko partikula finekiko luzaroan esposizioan egoteak biriken inflamazioa eragiten duela, eta potentzialki sistema kardiobaskularra. Horretaz gainera, pertsona horiek Covid19a harrapatzen badute, ez da harritzekoa haien bilakaera klinikoa okerragoa izatea, aurretik ere jasan dutelako material partikulatuen eragina, eta logikoa da hartutako neurrien emaitza okerragoa izatea aire garbiko konderri batean bizi izan diren pertsonena baino” adierazi du proiektuaren egile nagusiak.

Zenbat eta kutsadura handiagoa, orduan eta Covid19aren zabalkunde handiagoa

Beste azterlan bat, kasu honetan espainiarra, Carlos III.a Institutua AEMET Agentziarekin elkarlanean garatzen ari dena, aztertzen ari da ingurumenaren kutsadura Covid19aren zabalkundean izaten ari den eragina eta halaber, gaixotasuna larriagotzean, bereziki material partikulatuaren kontzentrazioengatik.

Osasun eta ingurumen politika birplanteatzearen urgentzia: osasunaren lehenespena, Kudeaketa Publikoa eta kontrol sozial eta zientifiko independentea.

Herritar elkarteek botere publikoen erreakzioa eskatu dute, eta egungo politikak birplanteatzeko. Horretarako Zubietako proiektua berehala eteteko galdegiten dute, Petronorrekoaren itxiera eta desegitea eta Gueñeseko Biomasa erretzearen jarduera bukatzea, kutsadura aldetik deseskalatzen hasteko lehen neurri gisa.

Gizarte elkarrizketa irekitzeko proposatzen dute osasuna eta ingurumena lehenesteari buruz, hondakinen kudeaketa publiko eta jasangarriaren alde egingo duena erabakimenez, eta era berean trantsizio energetikoaren alde, interes ekonomiko pribatuen aurretik.

Ordua da Osasuna lehen tokian jartzeko.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!