Covid19 | Datuak egunez egun

Andoainen eta Villabonan kutsatuen kopurua nabarmen igo da

Aiurri 2020ko api. 23a, 12:31

Euskadin 392 kasu berri erregistratu dira. Hala, kutsatutakoak 13.436 dira guztira (baieztatutako kasuak) eta horietatik 838 ospitalizatuta daude.

Orain arte, 68.325 proba egin dira orotara, eta bakarrik atzo, 4.339 PCR eta 3.050 test azkar egin ziren. Positiboen ehunekoa, egindako probei dagokienez, % 8 da. Beste egun batez ere, gora egin du sendatu diren edo senda-agiria jaso duten pertsonen kopuruak, eta atzo jada 8.136 pertsona ziren.

Datuak eta grafikoak ikusgai, albistean. 

  • Andoain: 37 | Villabona: 27 | Urnieta: 11.

  • Zizurkil: 6 | Asteasu: 4 | Aduna: 2.

Lurraldeka:

  • ARABAN 3.368 kutsatu daude, eta horietatik 143 ospitaleratuta daude.
  • BIZKAIAN, 7.633 pertsona kutsatu dira, eta horietatik 498 ospitaleratuta daude.
  • GIPUZKOAN baino gehiago, 2.435 positibo eman dituzte, horietatik 197, ospitaleratuta.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!