Horrez gain, Euskaraldiak ezinbestekotzat jotzen du ekimenari ikusgarritasuna ematea. Horregatik ariketa erraz bat egiteko deialdia zabaldu du:
- Jarri koloretako puntu bat zure etxeko leihoan edo balkoian. Nola? Piztu irudimena eta sortu puntu hori etxean duzun materialarekin: kartulinak, errotulki eta margoak, oihal zatiak...
- Jarri goiko argazkia whatsappeko profil irudian.
Guzti honekin «Etxealditik Euskaraldira» ekimenean parte hartzen ari zarela adieraziko duzu. Bidali itzazu argazkiak 619 16 35 37 zenbakira edo parteka sare sozialetan.