Koronabirusa

Noraino irten daitezke haurrak?

Aiurri 2020ko api. 24a, 15:26

Igandetik aurrera kalera irten ahal izango dira 14 urtera artekok, baina zenbait baldintza bete beharko dituzte. Hala, etxetik kilometro baten bueltan mugitzeko aukera izango dute 14 urte azpikoek. Horretarako, mapa interaktibo bat prestatu da, norberaren bizilekutik noraino irteteko aukera dagoen zehatz-mehatz jakin ahal izateko.

Espainiako Gobernua irizpideen arabera, egunean behin irten ahal izango dira kalera haurrak, kilometro baten bueltan eta ordubetez, 09:00etatik 21:00etara aritu ahal izango dira. Betiere, heldu batek lagunduta. Horrez gain, etxetik jolasak eramateko aukera edukiko dute. Hala ere, ezin izango dituzte jolas-parkeak erabili. Bestalde, sukarra edo sintomarik duten haurrak, ezingo direla kalera irten.

Hona hemen egindako mapa interkatiboa: Mapa interaktiboa

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!