Koronabirusa

Erantzukizunez jokatzeko deia

Aiurri 2020ko api. 26a, 09:06

Andoaingo eta Urnietako Udalek argitara emandako ohar banatan, zuhurtziaz jokatzeko eta arauak betetzeko eskaera luzatu dute.

Espainiako BOEn gaurkoan argitara eman da haurrak kalera irtetea baimentzen duen agindua (Orden SND/370/2020, de 25 de abril, sobre las condiciones en las que deben desarrollarse los desplazamientos por parte de la población infantil durante la situación de crisis sanitaria ocasionada por el COVID-19).

  • Adingabeekin kalera irteteko arauen laburpena egin du Urnietako Udalak, bere webgunean:
  • 14 urtetik beherakoei soilik utziko zaie irteten.
  • Egunean irteera bakarra eta gehienez ordubetekoa.
  • Irteteko ordutegia 9:00etatik 21:00etara izango da.
  • Bizilekutik kilometro batera arte paseatu ahal izango da gehienez.
  • Heldu batek gehienez hiru haur lagundu ahal izango ditu.
  • Helduak berarekin bizi diren haurrei bakarrik lagundu ahal izango die.
  • Gizartea urruntzeko eta higienerako neurriak eta gomendioak errespetatu beharko dira.
  • Baloiak edo patineteak bezalako jostailuekin atera ahal izango da. Baimenduta egongo da ariketa fisikoa egitea, korrika egitea, salto egitea…
  • Debekatuta egongo da parkeetara eta haur-guneetara sartzea.
  • Landa-eremuetan, baso eta zelaietatik irten ahal izango da, urruntze arauak errespetatuz.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!