Covid19 | Datuak egunez egun

Andoainen bi kutsatu gehiago zenbatu dira Osasun Sailaren arabera

Aiurri 2020ko api. 26a, 12:44

Atzo, 20:00ak arte, 183 positibo berri izan dira Euskadin; beraz, guztira 14.315 pertsona daude kutsatuta. Euskadin guztira 80.277 PCR eta 30.799 test azkar egin dira. Atzo egunean zehar, 7.318 test egin ziren guztira (4.423 PCR eta 2.895 test azkar).

Heriotzen kopuruak gora egin du, 18 pertsonatan; beraz, COVID-19ari lotutako heriotzak 1.230 dira Euskadin.

Ospitaleen egoerari dagokionez, 702 pertsona daude ingresatuta, atzo baino 67 gutxiago.

Berreskuratutako edo alta emandako pertsonei dagokienez, 9.602 dira, kasu positibo guztien %67, alegia.

Datuak eta grafikoak ikusgai, albistean. 

  • Andoain: 41 | Villabona: 27 | Urnieta: 11.

  • Zizurkil: 6 | Asteasu: 4 | Aduna: 2.

Lurraldeka:

  • ARABAN 3.590 kutsatu daude, eta horietatik 141 ospitalean daude.
  • BIZKAIAN, 8.129 pertsona kutsatu dira, eta horietatik 404 ospitaleratuta daude.
  • GIPUZKOAN, positiboen kopurua 2.596 da, eta horietatik 157 ospitaleratuta daude.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!