Covid19 | Datuak egunez egun

Urnietan kutsatu bat gehiago zenbatu da Osasun Sailaren arabera

Aiurri 2020ko api. 27a, 12:41

10.000 laguni azterketak eginez euskal biztanleen immunitate-maila neurtzeko bi proiektuak abian jarri dira. Atzoko 20:00ak arte, Euskadin 97 positibo berri baieztatu ziren; hortaz, 14.412 kutsatu daude.

Euskadik, guztira, 83.288 PCR azterketa eta 31.626 Test Azkar egin ditu. Atzo, guztira, 3.038 test egin ziren.

Hildakoak 11 dira; hortaz, COVID-19ak Euskadin 1.241 heriotza eragin ditu. Ospitaleen egoerari dagokionez, COVID-19az kutsatutako 716 lagun daude ospitaleratuak. Sendatutako edo alta jaso duten pertsonak, berriz, 9.840 dira; baieztatutako kasu guztien % 68.

Datuak eta grafikoak ikusgai, albistean. 

  • Andoain: 41 | Villabona: 27 | Urnieta: 12.

  • Zizurkil: 6 | Asteasu: 4 | Aduna: 2.

Lurraldeka:

  • ARABAn 3.624 kutsatu daude; horietatik 140 ospitaleratuak.
  • BIZKAIAn 8.189 kutsatu daude; horietatik 415 ospitaleratuak.
  • GIPUZKOAn 2.599 positibo daude; horietatik 161 ospitaleratuak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!