Harituzek, ordea, beste hainbat lan ere goraipatu nahi izan ditu eta beste bina aipamen berezi izendatu ditu maila bakoitzean: Malen Gartzia Ramila tolosarra eta Goar Artola Otaegi anoetarra umeen mailan, eta Ainhoa Ontsalo Sagastume alegiarra eta Ane Aldalur tolosarra helduen mailan.
Hogeita sei lan jaso ditu bertsozale elkarguneak apirilaren 19ra arte: hamabi umetan eta hamalau helduen mailan. Antolatzaileak “pozik” azaldu dira txapelketak izan duen erantzunarekin eta bere funtzioa bete duela uste dute, alegia, konfinamendua arintzea.
Ez ohiko egoera dela eta, sari banaketarik egingo ez bada ere, sarituek laster jasoko dute Harituzek argitaratuko duen material sorta ederra euren etxeetan. Irabazleen kasuan, gainera, material sortako karpeta eta koadernoen azaletan grabatuko dira beraien bertsoak.