Covid19 | Datuak egunez egun

Azken 24 ordutan ez da kutsaturik zenbatu

Aiurri 2020ko api. 28a, 12:38

Atzoko 20:00ak arte, Euskadin 392 positibo berri baieztatu ziren; hortaz, 14.804 dira guztira kutsatutakoak. Euskadik, guztira, 85.586 PCR azterketa eta 35.425 Test Azkar egin ditu. Atzo, guztira, 6.097 test egin ziren.

Hildakoak 14 dira; hortaz, COVID-19ak Euskadin 1.255 heriotza eragin ditu. Ospitaleen egoerari dagokionez, COVID-19az kutsatutako 728 lagun daude ingresatuta. Sendatutako edo alta jaso duten pertsonak, berriz, 9.974 dira; atzo baina 134 lagun gehiago eta egiaztatutako kasu guztien % 67,4.

Datuak eta grafikoak ikusgai, albistean. 

  • Andoain: 41 | Villabona: 27 | Urnieta: 12.

  • Zizurkil: 6 | Asteasu: 4 | Aduna: 2.

Lurraldeka:

  • ARABAn 3.764 kutsatu daude; horietatik 142 ospitaleratuak.
  • BIZKAIAn 8.411 kutsatu daude; horietatik 425 ospitaleratuak.
  • GIPUZKOAn 2.629 positibo daude; horietatik 161 ospitaleratuak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!