Covid19 | Datuak egunez egun

Andoainen, Villabonan eta Urnietan hiru kutsatu zenbatu dira

Aiurri 2020ko api. 29a, 12:46

Euskadin guztira, 90.749  PCR eta 40.924 Test azkar egin dira. Atzoko 20:00ak arte, 10.662  proba egin ziren, daturik altuena orain arte.

Euskadiko COVID-19 kasu baieztatuen kopurua 15.138 da, eta horietatik %69 berreskuratuta edo alta emanda daude.

  • Atzo PCR bidez baieztatutako positibo berriak 55 dira. Kontuan izan behar da proba honek detektatzen duela pertsona batek une horretan bertan birusa duen ala gaixo dagoen. Epidemiaren bilakaera baloratzen laguntzen du.
  • "Test azkarraren" bidez antzemandako kasu berriak 483 dira. Gogoratu behar da proba horrek hartutako immunitatea edo pertsona batek sortutako antigorputzak neurtzen dituela, eta iraganeko infekzio bat adieraz dezakela.

Orain arte, 1.274 heriotza izan dira guztira eta atzoko egunean erregistratutako 19. 686 pertsona ospitaleratuta daude (atzo baino 42 gutxiago); horietatik 104 ZIUn daude eta 579 solairuko geletan.

Datuak eta grafikoak ikusgai, albistean. 

  • Andoain: 42 | Villabona: 28 | Urnieta: 13.

  • Zizurkil: 6 | Asteasu: 4 | Aduna: 2.

Lurraldeka:

  • ARABAn 3.864 kutsatu daude; horietatik 137 ospitaleratuak.
  • BIZKAIAn 8.607 kutsatu daude; horietatik 393 ospitaleratuak.
  • GIPUZKOAn 2.667 positibo daude; horietatik 153 ospitaleratuak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!