“Ogia ondo saltzen da, baina asko jaitsi da gozoa”

Ainhoa Arozena 2020ko mai. 2a, 09:00
Mamen Sarasola, Amasa okindegiko barraren atzean.

Mamen Sarasola Amasa okindegia

Mamen Sarasola asteasuarra Villabonako Amasa kafetegiko arduraduna da. Okindegiaren aldea zabalik badute ere, itxita daukate kafetegia. Normaltasunera itzultzeko gogoa duen arren, oraindik bide luzea egin beharko dela uste du.

Alarma egoera piztu zenetik, itxita daukazue saltokiaren erdia. Zer diozu egungo egoeraren inguruan?

Dendaren alderdia bakarrik daukagu zabalik: okindegi eta gozotegia. Kafetegiko barra itxita daukagu hasieratik. Eramateko kafeak ateratzen uzten badigute ere, ez dugu halakorik egiten; kafe gutxi batzuk ateratzeko, irabazia baino gastua ekarriko bailiguke horrek. Denda handia denez, hirunaka sar daitezke bezeroak barrura, baina tristura ematen du lokala erdi hutsik ikusteak. 

Bost langiletatik bi ari gara lanean. Gainerakoak ERTE egoeran daude, ustez behintzat, ez baitigute erantzunik eman. Denda irekita daukagu, baina baldintza handiekin. Nabarmen jaitsi dira salmentak. Ogia eta egunkaria ondo saltzen dira, baina gosaririk zerbitzatzen ez dugunez, napolitana, croissant, opil nahiz bestelako gozo gutxi saltzen dugu. Asteburu eta jai egunetan gehiago, pastelak batez ere.

Noiz itzuliko ote da gutxi gora-beherako ohiko martxa?

Urruti ikusten dut nik hori. Urria baino abendua ere izango da agian, eta neurri zorrotzak hartu beharko ditugu, gainera. Distantziak mantendu beharko dira bai dendan, eta baita mahai batetik bestera ere. Aldaketa asko egin beharko dela iruditzen zait: produktuak babestekoak, bezeroa eta langilea bereizteko panelak… Guztia egokitu beharko da, eta horrek ere gastua ekarriko du. Langile gutxiago aritu beharko dugu barraren atzean, eta mahai bakoitzean bezero gutxiago. Birusak sekulako eragina izan eta izango du gugan, kalte handiak ekarriko dizkigu. Ea nola ematen diogun buelta honi… Batzuetan oso ilun ikusten da guztia: beltz-beltza.

Elkarrizketa osorik, Aiurri hamaboskariaren 559 zenbakian

-----------------------------------------------------------------------------------------------------

Aiurri aldizkaria harpidedunek soilik jasotzen dute etxean. Harpidedun ez denak kioskoan eros dezake hamaboskaria eskualdeko ondoko saltokietan:

  • Andoain: Ernaitza eta Stop liburu-dendak.
  • Amasa-Villabona: Basajaun liburu-denda eta Amasa kafetegia.

Harpidedun egin nahi izanez gero, horretarako aukera zuzena eskaintzen du www.aiurri.eus webguneak, klik bakarrera. Gainerakoan, albiste honen bukaeran ere baduzue Aiurrikide egiteko aukera.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!