Covid19 | Datuak egunez egun

Urnietan kutsatu bat gehiago zenbatu da

Aiurri 2020ko api. 30a, 12:55

Euskadin guztira, 95.743  PCR eta 45.395 Test azkar egin dira. Atzoko 20:00ak arte, 9.645  proba egin ziren.

Euskadiko COVID-19 kasu baieztatuen kopurua 15.519 da, eta horietatik %70,4 berreskuratuta edo alta emanda daude.

  • Atzo PCR bidez baieztatutako positibo berriak 82 dira. Proba honek detektatzen du pertsona batek une horretan bertan birusa duen ala gaixo dagoen.
  • "Test azkarraren" bidez antzemandako kasu berriak 417 dira. Proba horrek hartutako immunitatea edo pertsona batek sortutako antigorputzak neurtzen ditu, eta iraganeko infekzio bat adieraz dezake.

Orain arte, 1.296 heriotza izan dira orotara, horietatik 22 atzo erregistratuta.

Horrez gain, 655 pertsona daude ospitaleratuta (atzo baino 28 gutxiago); horietatik 558 ZIUn eta 97 solairuko geletan.

Datuak eta grafikoak ikusgai, albistean. 

  • Andoain: 42 | Villabona: 28 | Urnieta: 14.

  • Zizurkil: 6 | Asteasu: 4 | Aduna: 2.

Lurraldeka:

  • ARABAn 3.962 kutsatu daude; horietatik 143 ospitaleratuak.
  • BIZKAIAn 8.844 kutsatu daude; horietatik 371 ospitaleratuak.
  • GIPUZKOAn 2.713 positibo daude; horietatik 141 ospitaleratuak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!