Covid19 | Datuak egunez egun

Villabonan kutsatu bat gehiago zenbatu da Osasun Sailaren arabera

Aiurri 2020ko mai. 3a, 13:22

Euskadin guztira, 108.174 PCR eta 53.898 Test azkar egin dira. Atzoko 20:00ak arte, 3.514 proba egin ziren. Euskadiko COVID-19 kasu baieztatuen kopurua 16.197 da, eta horietatik %74,2 berreskuratuta edo alta emanda daude.

  • Atzo PCR bidez baieztatutako positibo berriak 51 dira. Proba honek detektatzen du pertsona batek une horretan bertan birusa duen ala gaixo dagoen.
  • "Test azkarraren" bidez antzemandako kasu berriak 44 dira. Proba horrek hartutako immunitatea edo pertsona batek sortutako antigorputzak neurtzen ditu, eta iraganeko infekzio bat adieraz dezake.

Datuak eta grafikoak ikusgai, albistean. 

  • Andoain: 42 | Villabona: 29 | Urnieta: 16.

  • Zizurkil: 6 | Asteasu: 4 | Aduna: 2.

Lurraldeka:

  • ARABAn 4.188 kutsatu daude; horietatik 136 ospitaleratuak.
  • BIZKAIAn 9.233 kutsatu daude; horietatik 358 ospitaleratuak.
  • GIPUZKOAn 2.776 positibo daude; horietatik 120 ospitaleratuak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!