Covid19 | Datuak egunez egun

Gipuzkoan bi kutsatu gehiago zenbatu dira gaurkoan

Aiurri 2020ko mai. 4a, 12:47

Euskadin guztira, 109.326 PCR eta 54.467 test azkar egin dira. Atzoko 20:00ak arte, 1.721 proba egin ziren. Euskadiko COVID-19 kasu baieztatuen kopurua 16.249 da, eta horietatik %74,8 berreskuratuta edo alta emanda daude. Orain arte, 1.341 heriotza izan dira orotara, horietatik 12 atzo erregistratuta.

  • Atzo PCR bidez baieztatutako positibo berriak 14 dira. Proba honek detektatzen du pertsona batek une horretan bertan birusa duen ala gaixo dagoen.
  • "Test azkarraren" bidez antzemandako kasu berriak 50 dira. Proba horrek hartutako immunitatea edo pertsona batek sortutako antigorputzak neurtzen ditu, eta iraganeko infekzio bat adieraz dezake.

Datuak eta grafikoak ikusgai, albistean. 

  • Andoain: 42 | Villabona: 29 | Urnieta: 16.

  • Zizurkil: 6 | Asteasu: 4 | Aduna: 2.

Lurraldeka:

  • ARABAn 4.217 kutsatu daude; horietatik 138 ospitaleratuak.
  • BIZKAIAn 9.251 kutsatu daude; horietatik 358 ospitaleratuak.
  • GIPUZKOAn 2.778 positibo daude; horietatik 121 ospitaleratuak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!