Langabetu eta familientzat informazio eta aholkularitza zerbitzua martxan jarri du Beterri-Buruntza garapen agentziak

Jon Ander Ubeda 2020ko mai. 6a, 07:45

Enplegu orientazioa eta aholkularitza eskainiko dituzte, nagusiki. Zerbitzuaz baliatzeko galdeketa erraza bete behar da. Andoain, Urnieta eta Buruntzaldeko herritarrei zuzenduriko zerbitzua da.

“Zerbitzu honen helburua herritarrok enplegu arloan eta diru-laguntzen inguruan dituzuen kontsulta espezifikoei erantzuna eman eta egoera bakoitzaren arabera jarraitu beharreko prozedura-jarraibideei buruzko informazioa, orientazioa eta aholkularitza ematea da. Beti ere, gainontzeko erakunde publikoekin elkarlanean”, horrela aurkeztu dute egitasmoa Beterriburuntza.eus webgunean.

Bi kontsulta mota egin ahalko dira:

  • Enplegu orientazioa eta laguntza teknikoa: “Enpleguarekin lotura duten zalantzak (langabezia edo DSBE/RGI eskaera edo berritzea, ERTEi buruzko kontsultak…) argitu eta tramite ezberdinak aurrera eramateko zailtasunak dituzten herritarrei laguntza teknikoa emateko zerbitzua”.
  • Diru-laguntza eta aholkularitza zerbitzua: “Alarma-egoeraren eraginpean dauden pertsonei eta familiei zuzendutako neurriei, laguntza ekonomikoei eta gizarte-laguntzei buruzko informazioa eta aholkularitza zerbitzua”.
Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!