Covid19 | Datuak egunez egun

Azken hiru egunetan ez da kutsaturik zenbatu eskualdean

Aiurri 2020ko mai. 6a, 12:40

Euskadin, 115.593 PCR eta 61.416 test azkar edo serologiko egin dira orotara. Atzo, 20:00ak arte, 8.618 proba egin ziren guztira. Pandemia hasi zenetik atzoko 20:00ak arte, baieztatutako koronabirus-kasuen kopurua 16.679 da, eta, horietatik, %76,4 osatuta edo alta emanda daude.

Orain arte, 1.364 heriotza gertatu dira guztira, eta, horietatik, 11 erregistratu ziren atzo.

  • Atzo PCR bidez baieztatutako positibo berriak 43 dira. Pertsona batek une horretan bertan birusa duen eta gaixo dagoen detektatzen du proba horrek.
  • Test azkarren” bidez detektatutako kasu berriak 317 dira. Pertsona batek hartutako immunitatea edo sortutako antigorputzak neurtzen ditu proba horrek, eta iraganeko infekzio bat adieraz dezake. 

Datuak eta grafikoak ikusgai, albistean. 

  • Andoain: 42 | Villabona: 29 | Urnieta: 16.

  • Zizurkil: 6 | Asteasu: 4 | Aduna: 2.

Lurraldeka:

  • ARABAn 4.397 kutsatu daude; horietatik 144 ospitaleratuak.
  • BIZKAIAn 9.461 kutsatu daude; horietatik 327 ospitaleratuak.
  • GIPUZKOAn 2.821 positibo daude; horietatik 113 ospitaleratuak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!